Gizartea -

Koronabirusa

Hasi da hondartza denboraldia Gipuzkoan, hainbat murrizketarekin

Herritarrek jarraitu beharreko arauak eta gomendioak biltzen dituen dokumentua argitaratu dute erakundeek. Gehienez bi edo hiru orduko egonaldiak egin ahalko direla aurreratu dute.

Donostiako Ondarreta hondartza gaur goizean. Argazkia: EFE
Donostiako Ondarreta hondartza gaur goizean.
Donostiako Ondarreta hondartza gaur goizean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondartza denboraldia gaur, uztailak 1, abiatu da Gipuzkoan, nahiz eta sorospen zerbitzua ekainaren 15etik egon den martxan.

Koronabirusa dela eta, erakundeek hainbat prebentzio-neurri hartu dituzte, eta Foru Aldundiak kanpaina informatibo bat antolatu du hondartzan segurtasuna bermatzeko betebeharreko arauak zeintzuk diren jakinarazteko.

Foru Aldundiak eta kostaldeko udalerriek bilera telematikoa egin zuten, eta uda honetarako baldintzak eta zerbitzuak adostu zituzten.

Prebentzio-neurriak ezagutarazteko kanpaina komunikabideen, atari digitalen eta sare sozialen bidez egin dute. Hondartzetan kartelak jarri dituzte eta megafonia bidez gogoratuko dituzte jarraitu beharreko irizpideak.

Kutsatzeak ekiditeko hartutako neurri guztiak dokumentu batean bildu dituzte, herritarrei hondartzan ere "arduraz" jokatu behar dela azpimarratzeko.

Besteak beste, neurri eta gomendio hauek iragarri dituzte:

- Koronabirusaren sintomak izanez gero, hondartzara ez joateko deia egin dute.

- Pertsonen arteko bi metroko segurtasun-tartea mantendu behar da.

- Gehienez, bi edo hiru orduz egon ahalko da hondartzan, pilaketak saihesteko eta gainerako herritarrei hondartzaz gozatzen uzteko.

- Bainua hartzeko guneetan sartzeko eta horietatik irteteko seinaleak errespetatu beharko dira.

- Toallak konpartitzea galarazita egongo da.

- Sorosleen aginduak eta gomendioak jarraitu beharko dira.

- Iturriko urik ezingo da edan.

- Umeentzako jolasguneak ez erabiltzea gomendatzen dute.

- Garbiketa eta desinfekzio zerbitzuak zorroztuko dituzte.

- Hamakak, toldoak eta eguzkitakoak kentzea gomendatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Osasun albisteak Kontxako hondartza Zarauzko hondartza Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea