Gizartea -

Koronabirusa

Frantzia, zalantzatan: hidroxiklorokina erabili ala ez

Frantziako Osasun ministroak zehaztu duenez, erantzunen zain daude, eta ondoren botikaren tratamendua emateko araudia aldatu edo, zuzenean, indargabetuko dute.

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak ziurtatu duenez, koronabirusaren aurka ospitaleetan hidroxiklorokina erabiltzea berriz hausnartuko dute, ikerketa batek onurarik ez eta albo-ondorioak eragin ditzakeela egiaztatu ondoren.

"COVID-19 birusaren aurkako tratamendu batzuen, besteak beste, hidroxiklorokinaren, eraginkortasun ezaren eta arriskuen berri eman zuen The Lancet-ek, eta botiken ikuskaritzari azterketa egitea eskatu diot", esan du ministroak Twitter sare sozialean.

Veranek zehaztu duenez, datozen 48 orduetan erantzunak jasotzeko zain daude. Ondoren, botikaren tratamendua emateko araudia aldatu edo, zuzenean, indargabetuko dute.

Klorokina edo hidroxiklorokina botikak COVID-19 pazienteei mesederik egiten ez diela ondorioztatu du ikerketa sakonak. Are gehiago, guztiz kontrakoa, ospitaleratuen artean hilkortasun tasak handitu eta arritmiak areagotu ditzakeela azaldu du ikerketak.

The Lancet-ek klorokina edo hidroxiklorokina jaso zuten ia 15.000 pazienteren datuak aztertu ditu, baita beste 81.000 kontrol pazienteren datuak ere. 600 ospitale baino gehiagoko gaixoak ziren.

Ikerketaren berri izan baino lehen, Frantziak dagoeneko tratamendua mugatu zien ospitaleratuei zein paziente larrienei.

Didier Raoult Marseillako epidemiologo ospetsuak klorokinaren eraginkortasuna defendatu zuen, eta Frantziako politikari ugariren babesa jaso zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Koronabirusa Frantziako Gobernua gaur