Gizartea -

Koronabirusa

Patxi Lopez, berreraikuntzarako batzordeko presidente aukeratu dute

Lopez boto haztatuaren bidez aukeratu dute, gehiengo sinplez, Ana Pastor PPko hautagaiaren eta Ganberako presidente ohiaren, aurka.

Patxi Lopez, lehendakari eta Kongresuko presidente ohia zein diputatu sozialista. Argazkia: EFE.
Patxi Lopez, lehendakari eta Kongresuko presidente ohia zein diputatu sozialista
Patxi Lopez, lehendakari eta Kongresuko presidente ohia zein diputatu sozialista. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez, lehendakari eta Kongresuko presidente ohia zein diputatu sozialista, aukeratu dute Behe Ganberan eratutako berreraikuntza sozial eta ekonomikorako batzorde berriko presidente.

Lopez boto haztatuaren bidez aukeratu dute, gehiengo sinplez, 165 botorekin, Ana Pastorrekin, Ganberako presidente ohiarekin eta PPren hautagaiarekin, lehian. Azken honek 91 boto lortu ditu; 37 boto zuri izan dira.

Bigarren bozketan hautatu dute; izan ere, lehenengoan, babes berarekin, ez zuen 176 botoko gehiengo osoa lortu.

Vox talde parlamentarioak bozketak modu sekretuan egitea eskatu zuen, hautetsontzian egindako boto-paperaren bidez, baina ez da era horretara gauzatu, beraz, ez zuela parte hartuko iragarri zuen, alderdiaren arabera, prozedura urratu zutelako.

Kongresuko presidente Meritxell Batetek eratutako organo parlamentario berri honetan, koronabirusaren krisiaren ostean herrialdea berreraikitzeko prozesuaren helburuak finkatu nahi dira.

Talde sozialista gehiengoa da batzordean, 13 diputaturekin, eta ondoren PP (bederatzi), Vox (bost), Ahal Dugu (lau), ERC (bat), Cs (bat), EAJ (bat), EH Bildu (bat) eta Mistoa (zazpi).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Patxi Lopez Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa