Gizartea -

Koronabirusa

Udaltzainei eta etxez etxeko laguntzako langileei COVID-19aren testa egingo zaie

Eudelek, bere zirkularrean, alkateen lankidetza eskatu du Udaltzaingoko eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileen identifikazio-datuekin galdetegi bat betetzeko.

Proba borondatezkoa da, baina emaitza positiboa bada, PCR diagnostiko bat egin beharko zaio. EiTB.
Proba borondatezkoa da, baina emaitza positiboa bada, PCR diagnostiko bat egin beharko zaio.
Proba borondatezkoa da, baina emaitza positiboa bada, PCR diagnostiko bat egin beharko zaio. EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eudelek EAEko alkateei zirkular batean jakinarazi dienez, Udaltzaingoko agenteei eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileei COVID-19aren testa egiten hasiko zaie datozen egunetan.

Ekimena Osasun Sailetik suhiltzaileei egiten ari zaizkien proben jarraipena dela azaldu du Eudelek.

Eudeleko presidente eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku batzordean parte hartzen du. Batzorde hori COVID-19 pandemiak eragindako osasun-alertaren adierazpenaren harira aktibatu zuen lehendakariak, eta egun erabaki du esposizio handiko kolektiboei eta zerbitzuei, hala nola, suhiltzaileei, Udaltzaingoari eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileei gaixotasuna atzemateko probak egitea.

Eudelek zirkularrean adierazi bezala, probak egin ahal izateko lehen urratsa alkateen oniritzia lortzea da, hala Udaltzaingoko eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileen identifikazio-datuekin galdetegi bat betetzeko. Ondoren, galdetegi hori Osasun Sailera bidaliko dute, proben deialdia ahalik eta lasterren antolatu ahal izateko.

Udaltzaingoen dokumentazioa bidaltzeko epea maiatzaren 11n amaituko da, eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileen kasuan, maiatzaren 15ean.

Adierazpenean jakinarazten da proba borondatezkoa dela, baina emaitza positiboa bada, PCR diagnostiko bat egin beharko zaio. Osasun Sailak kasu horretan jarraitu beharreko protokoloa bidaliko du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, zure ohiko osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizarte zerbitzuak berriak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea EUDEL albisteak