Gizartea -

Malgutasun prozesua

Hego Euskal Herriko biztanleek gustura hartu dituzte kaleak, 48 egunen ostean

Normaltasuna nagusi izan da paseatzeko eta kirola egiteko eguraldia eta tenperaturak lagun izan ditugun egunean.

Egun eguzkitsua izan dute paseatzen atera direnak. Argazkia: Efe.
Egun eguzkitsua izan dute paseatzen atera direnak
Isunik jarri gabe konpondu ahal izan dituzte udaltzainek jende pilaketa gehienak

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Normaltasun berria” lortzeko bidean beste pauso bat eman dute Hego Euskal Herriko herritarrek; azken 48 egunetan lehen aldiz kalera kirola egitera edo paseatzera aterata. Irteerak horretarako Espainiako Gobernuak adinaren arabera ezarritako denbora-epeak errespetatuz egin dute, “bestelako gertakizunik gabe”.

Ibilketa nordikoan aritzen direnak bastoiekin atera dira, skaterrak, ziklistak, korrikalariak… batzuk maskara eta eskularruak jarrita, guztiek orain arte modu birtualean egindako entrenamenduak alde batera utzi ahal izan dituzte jarduera fisikoa kalean egiteko, COVID-19aren ondorioz ezarritako distantzia neurriak errespetatuz eta euren udalerritik atera gabe.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak onartu egin du “jende pilaketak sortzeak” kezkatu egiten duela, era herritarrei zenbait leku erakargarrietara joateak izan dezakeen arriskua kontuan izateko eskatu die.

Kirola egiten dutenentzako eta paseoan atera nahi dutenentzako lau orduen ostean, adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen txanda iritsi da. Batzuk lehen aldiz atera dira kalera konfinamendua ezarri zenetik, gaixotzeko arrisku berezia dutelako.

Talde honetan ere askok maskara jarri dute. Ordubeteko paseoa emateko aukera izan dute, 25 graduko tenperatura epelarekin.

Goiz jaiki da jendea larunbat honetan, Euskal Herriko txokoak bisitatzeko irrikitan
Goiz jaiki da jendea larunbat honetan, Euskal Herriko txokoak bisitatzeko irrikitan
Goiz jaiki da jendea larunbat honetan, Euskal Herriko txokoak bisitatzeko irrikitan

1:07

Bilbo, Donostia eta Gasteiz

Bilbon, Udaltzaingoak senderismoa egiteko baimena ematea erabaki du, goizean Artxandara eta Pagasarrira joan diren herritarrak “zuzen eta zentzuz” jokatzen ari zirela ikusi ondoren.

Donostian, jende ugari hondartza inguruetara hurbildu da paseatzeko edo kirola egiteko. Konfinamenduaren aurretik lehen aldiz surflariak eta igerilariak izan dira itsasoan, egunsenti aldean, ura 16 graduko tenperaturan zegoela. Goizeko 9ak aldera, suhiltzaileek 60 urteko igerilari bat erreskatatu behar izan dute Zurriolako kai-muturretik, ordubete igerian eman, nekatu, eta lehorrera itzultzeko gai izango ez zela ikusita.

Gasteizen, aldiz, ez da gertaera berezirik izan eta udalak Eraztun Berdea osatzen duten parkeetatik ibiltzeko mapak banatu ditu, leku horretatik noranzko batean bakarrik ibili daitekeelako.

Adinekoek pozarren hartu dute kalera irteteko ematen zaien aukera
Adinekoek pozarren hartu dute kalera irteteko ematen zaien aukera
Adinekoek pozarren hartu dute kalera irteteko ematen zaien aukera

1:42

Iruña

Iruñean, eta udaltzaingoaren arabera, “lasaitasuna” izan da nagusi goiz osoan. “Jende asko kirola egitera atera da” goizeko lehen orduan eta 10:00etarako, adineko jendea ateratzeko ordurako, “kirolariak etxera joan dira”. “Jende asko egon da, baina arazo barik”, esan dute hiriko gune erakargarrienen inguruan galdetu dietenean.

Herri txikiak

5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan ez da kalera ateratzeko edo kirola egiteko denbora mugarik, baina distantziak gorde egin behar dira, eta udalerri txiki guztietan ere normaltasuna izan da nagusi.

Plentzia eta Gorliz ondoan daude baina mugaren alde bietan arauak desberdinak dira
Plentzia eta Gorliz ondoan daude baina mugaren alde bietan arauak desberdinak dira
Plentzia eta Gorliz ondoan daude baina mugaren alde bietan arauak desberdinak dira

1:35
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak COVID kasuak Alarma egoera Deseskalatzea