Gizartea -
Koronabirusa
Bilbon korrika egiteko 11 zirkuitu
Jarduera fisikoa bizikletaz egin nahi dutenei, berriz, bidegorriak erabiltzea aholkatu du Bilbao Kirolakek.
agentziak | erredakzioa
Bilboko Udalak gogorarazi du BK RUN-en webgunean hiri osoan zehar dauden korrika egiteko 11 zirkuituri buruzko informazio zehatza dagoela.
Europa parkea, belarra; Deustu-Udaletxea-Deustu, Txurdinaga kiroldegia, Abusu-Ibaieder parkea, Errekaldeko kiroldegia-Pagasarribideko hesia, Miribilla kiroldegia, Europa parkea, Atxuri-Ubide pasealekua, Etxebarria parkea, Artxanda kiroldegia eta Casilda Iturrizar parkea.
Ibilbideetako bakoitzaren distantziaren eta erre ohi den kaloria kopuruaren berri jaso daiteke webgunean, eta ibilbideak jaitsi eta zirkuituaren bideoa ere ikus daiteke.
Jarduera fisikoa bizikletaz egin nahi dutenei, berriz, bidegorriak erabiltzea aholkatu du Bilbao Kirolakek.
Bihartik, maiatzaren 2tik, aurrera bakarkako kirola egin ahal izango dute 14 urtetik gorako pertsonek 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 1,5 metroko distantzia zainduta, egunean behin eta udalerritik atera gabe.