Gizartea -

Koronabirusa

Tratu txarrengatik jarritako salaketak nabarmen jaitsi dira konfinamendu garaian

Prebentziozko neurri moduan, Ertzaintza aurretik antzemandako arrisku-kasuen banakako jarraipena egiten ari da.

Izaskun Landaida, Emakundeko arduradun nagusia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Izaskun Landaida, Emakundeko arduradun nagusia
Izaskun Landaida, Emakundeko arduradun nagusia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konfinamenduaren lehen lau asteetan genero indarkeriarekin lotuta jarritako salaketa kopurua erdira baino gutxiagora jaitsi da, konfinamenduaren aurreko azken asteko datuekin alderatuta.

Horrela,  martxoaren 7tik 13ra, 90 salaketa jarri zenbatu ziren Euskadin, eta hurrengo lau asteetan, alarma egoera indarrean sartuta, astean 45 salaketa baino gutxiago jarri dituzte.

Martxoaren 14a eta 20a artean 43 salaketa jarri ziren. Bigarren astean ere jaitsi egin ziren, 37 salaketa izan baitziren martxoaren 21a eta 27a artean. Martxoaren 28a eta apirilaren 3a artean, berriz, 44ra igo ziren, eta apirilaren 4a eta 10a artean berriro jaitsi ziren; 39 salaketa.

Jaitsieraren arrazoien artean, erasotzailearekin bizitzea salaketa jartzeko oztopo izan daitekeela, eta horrek ere salatzeko orduan beldurra sor dezakeela aipatu da.Beste hipotesi bat ere bada; konfinamenduak kontrol sozial handiagoa ekarri duela eta auzokoak ere gertuago daudela.  

Salaketen jaitsieran eragina izan dezakeen beste faktore bat dago: kasu batzuetan, biktima eta erasotzailea ez direla elkarrekin bizi eta aste hauetan etxebizitza ezberdinetan konfinatuta egon daitezke.

Ertzaintzaren jarraipena

Emakundetik azaldu dutenez, eta prebentziozko neurri bezala, Ertzaintza aurretik antzemandako arrisku-kasuen banakako jarraipena egiten ari da.

-------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Emakunde berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa