Gizartea -

Koronabirusa

38 pertsona hil dira EAEn eta 7 Nafarroan, azken 24 orduetan

441 positibo berri izan dira EAEn eta 101 Nafarroan. Kutsatuen eta hildakoen kopuruak gora egin du Euskadin atzotik. Espainian moteltzen ari dira kutsatzeak eta heriotzak.

Atzo Bilboko IMQ ospitalean egindako elkarretaratzea, hildako lankide baten alde. Argazkia: EFE
Atzo Bilboko IMQ ospitalean egindako elkarretaratzea, hildako lankide baten alde.
441 kasu berri eta beste 38 hildako koronabirusagatik EAEn

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 38 pertsona hil dira azken 24 orduetan koronabirusak jota, eta 441 kasu berri antzeman dira denbora tarte horretan, Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.

Hala, kutsatu berrien kopuruak gora egin du atzotik (360 kasu berri izan ziren) eta hildakoenak ere bai (atzo 33).

Orotara, 8.628 pertsonak eman dute positibo COVID-19 gaitzean Euskal Autonomia Erkidegoan eta hildakoak 515 dira jada. Sendatuak, berriz, 3.405.

Osasun krisia hasi zenetik 404 pertsona artatu dituzte Zaintza Intentsiboko Unitateetan.

Lurraldeka:

Araban 100 positibo izan dira azken orduetan. 2.639 dira kutsatuak, 288 ospitaleratuak eta 194 hildakoak.

Bizkaian 265 positibo berri izan dira. 4.489 dira kutsatuak, 1.124 ospitaleratuak eta 242 hildakoak.

Gipuzkoan 76 positibo berri izan dira. 1.500 dira kutsatuak, 345 ospitaleratuak eta 79 hildakoak.

Atzo 1.464 test egin ziren eta %29 izan ziren positiboak.

Nafarroan 7 hildako eta 101 kutsatu gehiago

Koronabirusen kasu positiboak 3.073ra igo dira Nafarroan, azken 24 orduetan 101 kasu gehiago agertu ondoren. Hildakoen kopurua, berriz, 178ra igo da, azken 24 orduetan zazpi pertsona gehiago hil eta gero.

Bestalde, zainketa intentsiboetako unitatean 123 paziente ospitaleratu behar izan dituzte, hau da, hiru pertsona gehiago, Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera.

Halaber, 334 pazientek jaso dute alta Foru Erkidegoan, azken 24 orduetan 23 gehiagok.

674 pertsona hil dira koronabirusen ondorioz Espainian, eta kutsatzeak eta heriotzak moteltzen ari dira

Bestalde, Osasun Ministerioak igande honetan baieztatu duenez, 12.418 pertsona hil dira jada koronabirusarekin Espainian, azken 24 orduetan beste 674 pertsona hil ostean (% 5,7 gehiago).

Gainera, 6.023 kutsatu berri zenbatu dira, 130.759 dira guztira eta % 4,8koa da igoera.

Zifrak ikusita, kasu positiboek eta heriotzek gehitzen jarraitzen dute, baina aurreko egunetan baino modu motelagoan.

6.861 pertsona daude egun zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, 329 gehiago atzotik (aurreko egunean baino % 5 gehiago).

3.861 pertsona gehiago osatu dira COVID-19tik atzotik; beraz, 38.080 dira jada (% 11,3 gehiago), Salvador Illa buru duen sailak emandako azken datuen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria