Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak berreskuratu egingo ditu Turkiak atxikitako arnasgailuak

Espainiako Atzerri Gaietarako Ministerioak baieztatu du Turkiak onartu egin duela geldiarazita zituen 150 aparailuak itzultzea.

Atxikitako arnasgailuak itzuliko dizkio Turkiak Nafarroari

1:31

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Atzerri Gaietarako Ministerioak baieztatu egin du Turkiak baimendu egin duela Nafarroak eta Gaztela-Mantxak erositako 150 arnasgailu daramatzan hegazkinaren irteera, eta eskerrak eman dizkio herrialde horretako Gobernuari bidalketari "argi berdea eman diolako".

Arancha Gonzalez Laya ministroak eskerrak eman dizkio Twitter bidez Turkiako Gobernuari, "gure autonomia erkidegoetako bik erositako" ekipoen garraioa baimentzeagatik.

Arnasgailuak premiaz eskatzen direla nabarmendu du, eta, horren aurrean, Turkiak keinu ona izan duela nabarmendu du Espainiako Gobernuak, herrialde "lagun eta aliatua" dela.

Atzerri Ministerioak azaldu duenez, Turkiatik ateratzeko, gauza guztiek baimena behar dute eta Gaztela-Mantxako eta Nafarroako gobernuek enpresa turkiar bati erositako arnasgailuei ez zien ateratzeko baimenik eman Ankarako Gobernuak. Baimena ematearen inguruan izandako liskarra "Turkian arnasgailuen hornidurarik ezaren beldurra" izan dela adierazi du Ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Turkia Koronabirusa