Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko batek 78 urteko emaztea hil du Las Palmasen
Poliziaren aurrean krimena aitortu du senarrak. Genero-indarkeriagatik 18 emakume hil dituzte dagoeneko Espainiar Estatuan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek 78 urteko emaztea hil du larunbat honetan Las Palmasen, Kanaria Handietan, Victoria Rosell Genero Indarkeriaren Aurkako Gobernuko Ordezkariak aditzera eman duenez.
Hilketa goizeko lehen orduan jazo da, bikotearen etxean, eta senarrak krimena aitortu du Poliziaren aurrean, Rosellek Twitter bidez jakinarazi duenez.
Gertaera 07:00ak aldera izan da, Las Palmaseko La Naval kaleko etxebizitza batean, La Isleta auzoan, Larrialdi Zerbitzuetako bozeramailearen esanetan. Medikuak bertaratu direnean, emakumea hilik zegoen.
Genero-indarkeriagatik 18 emakume hil dituzte aurten Espainiar Estatuan, eta 1.051 emakume 2003z geroztik, Genero-Indarkeriaren Gobernu Ordezkaritzaren datuen arabera.
------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.