Gizartea -

Koronabirusa COVID-19

10.000 hildakotik gora Italian, baina kutsatuen kopuruak beheranzko joerari eutsita

1.434 lagunek gainditu dute birusa, orain arte izandako kopururik altuena eta atzoko datuekin alderatuta, bikoitza. 26.676 lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute.

Más de 10.000 fallecidos por coronavirus en Italia. Foto: EFE / Milán
Más de 10.000 fallecidos por coronavirus en Italia
Más de 10.000 fallecidos por coronavirus en Italia. Foto: EFE / Milán

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10.023 pertsona hil dira Italian koronabirusagatik, Italiako Babes Zibilak jakitera eman duenez. Azken 24 ordutan, 889 hildako izan dira, baina kutsatuen kopuruak behera egin du berriro.

Otsailaren 20az geroztik, 70.075 lagun kutsatu dira Italian, atzo baino 3.651 gehiago. Dena dela, positiboen kopuruak beheranzko joerari eutsi dio, atzo baino % 5 gehiago, baina ostiralean % 7 gehiago izanda.

Angelo Borrelli Babes Zibilerako arduradunak zehaztu duenez, 1.434 lagunek gainditu dute birusa, orain arte izandako kopururik altuena eta atzoko datuekin alderatuta, bikoitza. Borrellik esan duenez, "neurri zorrotzak hartu izan ez bagenitu, bestelako zifrak izango genituzke, eta osasun azpiegituretan egoera dramatikoa izango litzateke".

26.676 lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute Italian (atzo baino 647 baino gehiago), 3.856 zainketa intentsiboetan (atzo baino 124 gehiago), eta 39.533 lagun etxean daude, gaixotasunaren sintomekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa