Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume batek sexu-eraso saiakera salatu du Barakaldon
Gizon bat atxilotu dute, ustezko erasotzailea delakoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon bat atxilotu dute igande honetan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den ostiralean Barakaldon izandako sexu-eraso saiakera bat egotzita.
Emakume batek salaketa aurkeztu du, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu, jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Ez da datu gehiagorik zabaldu.
Argitan Emakumearen Zentroak lapikokada zaratatsua egiteko deia luzatu die Barakaldoko auzokideei, emakumeen aurkako indarkeria kasu berri hori errefusatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea