Gizartea -
Koronabirusa
SATSE: "Premiazkoa da babeserako materiala iristea, segurtasunez lan egiteko"
Jendeak egunero balkoietatik eskaintzen dituen animoak eskertu ditu SATSEk. Argudio zientifikoetan oinarritutako babes-neurriak eskatu dizkio Gobernuari.
Radio Euskadi | Erredakzioa
Amaia Mayor SATSE sindikatuko bozeramaileak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" irratsaioan onartu duenez, Galdakaoko Ospitaleko erizaina hil eta gero "tristura handia" dago osasun zerbitzuetan. "20:00etan aldarria entzutea egoera erraza ez dela gogorarazten dizun erlojua da, gizartea sufritzen ari dela. Ihesbide bat da, osasun zentroetako profesional guztiok estimatzen dugun esker ona".
"Mesedez, geratu etxean", eskatu du Mayorrek, "jar dezagun hondar granito bat kutsakorrak geldiarazteko". SATSE sindikatuko bozeramaileak "mesfidantza eta beldurra" aitortzen ditu, "protokoloak gero eta laxoagoak direlako". Ekipoak eta protokoloak "argudio zientifikoetan" oinarritu behar direla aldarrikatu du, "eta ez erabilgarritasunean".
"Erizainen babesa ziurtatzeko" eskatu du, gaixoarekin harremanetan daudelako: "Arriskua dakar haientzat, haien familientzat eta gainerako gaixoentzat".
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.