Gizartea -

Koronabirusa

Imsersoren bidaia guztiak, hilabeterako bertan behera

Espainiako Gobernuak Imsersok antolatutako bidaia guztiak bertan behera uztea erabaki du.

Imsersoren bidaia guztiak bertan behera utzi dituzte. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Imsersoren bidaia guztiak bertan behera utzi dituzte
Imsersoren bidaia guztiak bertan behera utzi dituzte. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Imsersoren bidaia guztiak hilabeterako bertan behera uztea erabaki du, koronabirusari aurre egiteko, espainiar Osasun ministro Salvador Illak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan aurreratu duenez.

Illak esan duenez, neurriaren helburua da "gaixotasun honekin lotutako arriskua duten hainbat herritarren mugimenduak saihestea".

Imsersoren 2019-2020 denboraldiko lehen taldeak azaroan hasi ziren bidaiatzen, eta, programazioaren arabera, ekainera arte jarraituko dute bidaiatzen; bidaia gehienak, baina, maiatza baino lehen egingo dituzte.

Halaber, espainiar Gobernuak erabaki du bertan behera uztea Espainiako aireportuetatik Italiara joan behar ziren hegaldi guztiak, koronabirusaren hedapenari aurre egiteko ezohiko neurri gisa. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua bideoak Espainia Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Pertsona edadetuak