Gizartea -

U30-ari LOTUTAKO PROTESTA

AP-1a itxi behar izan dute Legutio parean, gurpil batzuei su eman dietelako

30-40 laguneko talde batek gurpil batzuk jarri ditu AP-1 errepidearen 113. kilometroan eta su eman diete. 09:45 aldera errei bana ireki dute noranzko bakoitzean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30-40 lagunek ostatutako talde batek hainbat gurpil jarri ditu AP-1 errepidearen 113. kilometroan, Legutio parean, eta su eman diete. Hori dela eta, Ertzaintzak ibilgailuen zirkulazioa geldiarazi behar izan du bi noranzkoetan.

Ertzaintzak 08:35 aldera jaso du abisua eta berehala bertaratu dira hainbat agente baita Arabako Suhiltzaileak ere, pneumatikoak itzaltzera.

09:45 aldera errei bana ireki dute noranzko bakoitzean. Behin errepidea garbituta, zirkulazioa bere onera itzuli da 10:00ak jota.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, urtarrilaren 30erako Eskubide Sozialen Kartak ELA, LAB, Steilas eta beste hainbat kolektiboren babesarekin deitutako grebaren aldeko paskinak agertu dira.

Gainera, greba deialdiarekin lotura, Ertzaintzak pertsona bat inputatu du desordena publikoengatik, Lekeition. Ertzaintzak zabaldu duenez, gazte talde bat hainbat edukiontzi gurutzatzen ari zela harrapatu du Ertzaintzak 00:20 aldera, eta horietako bat bat identifikatu eta auzipetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Gorbeialdea gaur Auto-ilarak AP-1ean