Gizartea -
Donostiako Danborrada
Garraio zerbitzu bereziak eskainiko dituzte San Sebastian egunean
Damborradan zehar garraio publikoaren zerbitzua hemen kontsultatu.
Agentziak | Erredakzioa
Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak eskainiko ditu San Sebastian eguna dela eta. Igandetik astelehenerako gauean, urtarrilaren 19tik 20ra, Gipuzkoako hiriburua Oarsoaldearekin, Bidasoa eskualdearekin, Buruntzualdearekin, Tolosaldearekin eta Urola Kostarekin lotuko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailak azaldu duenez, Arriadaren ostean, astelehenetik astearterako gauean, urtarrilaren 20tik 21ra, zerbitzu bereziak 02:30ak arte mantenduko dituzte.
Bestalde, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa Donostiarekin lotzen dituen UK01 lineak eguneko ordutegi berezia izango du astelehenean, hilaren 20an. Era berean, haurren danborradan zehar, Lurraldebuseko linea batzuek aldaketak izango dituzte Donostiatik igarotzean.
Autobusak
Euskotrenek UK09, UK10 eta UK11 Zumaia-Donostia autobus zerbitzua aldatuko du astelehenean, hilaren 20an, haurren danborrada dela eta.
Zentzu horretan, Donostiako sarreretan, 10:00etatik 15:00etara, San Martingo geralekua bertan behera geratuko da. Irteerei dagokienez, Askatasunaren hiribideko geralekua ez dute egingo.
Trenak
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du igandetik astelehenerako gauean; horrela, Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara tarteetan trenak ibiliko dira gau osoan.
Garraio konpainiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Lasarte-Hendaia linean gaueko trenen eskaintza egingo da 30 minuturo, eta Altza-Amara linea orduro hartu ahal izango da.
Zumaia eta Amara artean, berriz, tren zerbitzua gau osoan zehar orduro egongo da. Era berean, astelehenean, hilak 20, trenen ordutegia lanegunetako ohikoa izango da.