Gizartea -

Larrialdi klimatikoa

'Time' aldizkariak Greta Thunberg izendatu du 'urteko pertsona'

Aktibista gazteak mundu guztian zehar jendea mobilizatzea lortu du eta erreferente bihurtu da klima aldaketaren aurkako borrokan.

Urteko pertsona dela iragarri duen azala. Argazkia: EFE
Urteko pertsona dela iragarri duen azala.
Urteko pertsona dela iragarri duen azala. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu guztiko jendea mobilizatu du Greta Thunberg aktibista suediarrak, eta, horregatik, larrialdi klimatikoaren aurka lanean ari den gaztea hautatu du "urteko pertsona" Time aldizkariak.

Thunbergek "gazteen boterea" islatzen duela nabarmendu du Ameriketako Estatu Batuetako hedabideak izendapenaren berri eman duen aldizkariaren azalean.

2018ko abuztuan Suediako Parlamentuaren aurrean protesta egin zuenetik, Nazio Batuen Erakundeko estatuburu eta gobernburuen aurrean hitz egin du, aita santuarekin batzartu da eta tirabira izan du Donald Trump AEBko presidentearekin. Gainera, irailaren 20an lau milioi pertsona mobilizatu zituen krisi klimatikoaren aurka greba egiteko. Time aldizkariak azpimarratu du klimaren inguruan inoiz egin den mobilizazio handiena izan zela.

Aldizkariak gaineratu duenez, Thunberg "militante bakartia" izatetik "150 herrialdetako biztanleak mobilizatzeko gaitasuna" izatera pasatu da.

Urteko pertsona dela iragarri duen azala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suedia Gazteak albisteak Itun berde berria Larrialdi klimatikoa