Gizartea -

KLIMA-ALDAKETA

Mundu osoko 11.000 zientzialarik baino gehiagok 'larrialdi klimatikoa' deklaratu dute

Adierazle gehienek itxura iluna erakusten dute, giza kontsumorako abereen hazkundearen, basoen galeraren eta karbono dioxido isurien ondorioz.

Efectos del cambio climático. Foto: Archivo.
Efectos del cambio climático
Efectos del cambio climático. Foto: Archivo.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karbono dioxidoa eta aldaketa klimatikoari eragiten dioten bestelako faktoreetan aldaketarik ematen ez bada, "neurrigabeko giza sufrimendua" saihestezina dela ohartarazi dute mundu osoko 11.000 zientzialari baino gehiagok.

"Zientzialariek gizateria mehatxu handiez ohartarazteko betebeharra dute. Daukagun informazioaren arabera, argi dago larrialdi klimatiko baten aurrean gaudela", adierazi du Sydneyko Unibertsitateko Thomas Newsome zientzialariak BioScience aldizkarian argitaratutako artikulu batean.

Energiaren erabileraz, lurrazaleko tenperaturaz, biztanleriaren hazkundeaz, laborantzaren hedapenaz, deforestazioaz, poloetako izotzaren galeraz, emankortasunaz, karbono dioxido isuriez eta estatuen barne produktu gordinaz 40 urtetan batutako eta argitaratutako informazioa aztertu dute zientzialariek.

1979an Ginebran (Suitza) egin zen Aldaketa Klimatikoaren Lehen Hitzalditik, antzeko batzarretan parte hartu duten zientzialariek aldaketa klimatikoaren mehatxua aipatu dute eta neurrien beharra adierazi die gobernuei eta korporazioei.

Aldaketa klimatikoaren kalteak murriztean oinarritzen den artikuluak "funtsezko seinaleak" bezala ezagutzen diren adierazleak ditu, aldaketa kimatikoaren eraginpean dauden eta ekintza global bat behar duten lurraldeekin.

Adierazle gehienek itxura iluna erakusten dute, giza kontsumorako abereen hazkundearen, basoen galeraren eta karbono dioxido isurien ondorioz.

Gobernuek, sektore pribatuak eta publikoak "funtsezko seinale" horiei jaramon egiteko esperantza adierazi zuten egileek, "krisiaren larritasuna ulertzeko, lorpenak zaintzeko eta lehentasunak aztertzeko aldaketa klimatikoari aurre egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena zuzenean Larrialdi klimatikoa