Gizartea -
Trafiko istripua
Uharteko emakume bat hil da Oltzan izandako zirkulazio istripuan
Emakumeak 75 urte zituen. Gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera da eta obra batekin egin du talka.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Uharteko emakume bat hil da arratsalde honetan Oltzan izan den zirkulazio istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Biktimak 75 urte zituen. Ezbeharra 14:55 inguruan gertatu da, NA-700 errepidean.
Gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera da, obra batekin egin du talka eta ondoren irauli egin da. Ibilgailuan bera bakarrik zihoan.
Foruzaingoak zirkulazio bideratu du, autoa erretiratu eta errepidea garbitu bitartean. Ikerketa bat jarri dute abian istripua nola gertatu den argitzeko.
Ezbeharraren tokira anbulantzia bat eta suhiltzaileak ere bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea