Gizartea -
Indarkeria matxista
Taxilari bat atxilotu dute Bartzelonan, bidaiari bati sexu erasoa egitea egotzita
Emakumeari taxia helmugara heldu zenean egin zion erasoa, Kataluniako hiriburuan, larunbat goizaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Mossoek taxilari bat atxilotu dute Bartzelonan, ibilgailuan zeraman emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
Atxiloketa bidaiari gazteak jarritako salaketaren ostean egin dute Mossoek. Larunbat goizaldean, etxera itzultzeko hartu zuen taxia, diskoteka batetik irtetean.
Mossoei esan dienez, taxia helmugara iritsi zenean izan zen emakumea erasoaren biktima, Bartzelonako Horta-Guinardo distrituan.
Atxilotu duten 57 urteko gizona espainiar nazionalitatekoa da eta Bartzelonan bizi da. Polizia-etxean dago, hurrengo orduetan epailearen esku geratzeko zain.
______________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.