Gizartea -
GENERO INDARKERIA
La Manadako zigortuek espetxe desberdinetan beteko dute zigorra
Gorenak 9 urtetik 15era igo zuen La Manadako bost kideen espetxe zigorra.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
La Manadako bost atxilotuek espetxe desberdinetan beteko dute zigorra eta, Sevilla 1 espetxean geratuko den kide bat izan ezik, aste honetan edo hurrengoan eramango dituzte beste zentroetara.
Erakunde horretako Idazkaritza Nagusiak Sevilla 1 espetxeko Tratamendu Batzordeak egindako proposamenaren ondoren hartu duela erabakia adierazi dute Espetxe Erakundeetako iturriek.
Antonio Manuel Gueerrero guardia zibil ohia izango da Sevilla 1 espetxean geratuko den bakarra. Gainerakoak Puerto III (Cadiz), Topas (Salamanca), Albolote (Granada) eta Huelvako espetxeetara eramango dira.
Jose Angel Prenda Puerto III espetxera eramango dute, Alfonso Jesus Cabezuelo Topasera, Angel Boza Albolotera eta Jesus Escudero Huelvara.
Gorenak 9 urtetik 15era igo zuen La Manadako bost kideen aurkako espetxe zigorra, 2016ko sanferminetan bortxaketa delitu jarraitua egin zietela gazte bati erabaki baitu, eta ez sexu abusua.