Gizartea -

IKERKETA ZABALIK

Atxiloaldia luzatu die epaileak Donostiako erasoarekin lotuta atxilotutako 7 gazteei

18 eta 25 urte artean dituzte erasoarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako zazpi gazteek. 17 urteko gazte bati lesio larriak eragitea leporatzen diete. Hil ala biziko egoeran dago biktima.

Erasoa gertatu zen tokia, Klub Nautikoaren eta Donostiako Udalaren artean. ETBren irudia.
Erasoa gertatu zen tokia, Klub Nautikoaren eta Donostiako Udalaren artean.
Erasoa gertatu zen tokia, Klub Nautikoaren eta Donostiako Udalaren artean. ETBren irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldean deklaratu dute epailearen aurrean, 17 urteko adin txikiko bat egoera kritikoan uztea leporatuta atxilotutako zazpi pertsonek. Haiei entzun ostean, atxiloketa epea luzatzea erabaki du epaileak diligentzia gehiago egiteko aginduz.

Zauritua hil ala biziko egoeran dago Donostiako Ospitalean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, jipoiarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako zazpi gazteak Donostiako komisaria batera eraman dituzte bueltan, epailearen aurretik igaro ostean. 18 eta 25 urte artean dituzte eta biktimari lesio larriak eragitea leporatzen diete.

Ertzaintzak aurrera jarraitzen du zer gertatu zen argitzeko ikerketarekin. Atzo lekuan bertan izan ziren kasua argitzeko aztarna bila. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Udaletxeko kamerek grabatu egin zuten erasoa eta irudiak aztertzen ari dira orain.

Beste bi pertsona ere zauritu ziren gertakarian, larri dagoen gaztearen bi lagun, hain zuzen ere, hari laguntzera joan zirenean. Mediku arreta jaso eta alta eman zieten horiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak