Gizartea -

Borroka

Donostiako Udalak erasoa gaitzetsi du, eta biktimari elkartasuna adierazi dio

Udalak "onartezintzat" jo du goizaldean, dantzaleku ezagun baten kanpoaldean, udaletxetik gertu, gertatu den borroka.

Argazkia: Jon Hernandez Utrera
Donostiako Udalak erasoa gaitzetsi du eta biktimari elkartasuna adierazi dio
Argazkia: Jon Hernandez Utrera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak goizaldean Gipuzkoako hiriburuan izandako borroka gaitzetsi du. Gaur arratsaldean bidalitako oharrean, elkartasuna, gertutasuna eta babesa agertu die biktimaren senitartekoei, 05:00ak orduko dantzaleku ezagun baten kanpoaldean izan den eraso "onartezinaren" aurrean. Udaletxearen eta Klub Nautikoaren arteko bidean izan da liskarra.

Oharrean, edozein indarkeria mota errefusatzeaz eta gaitzesteaz gain, alderdi politiko guztiek "zentzugabetzat" jo dituzte gisa horretako borrokak, "doako mina" besterik ez dutelako eragiten.

Horregatik, Udalak Ertzaintzak abiatutako ikerketan konfiantza osoa duela erakutsi du, gertatutakoa argituko duelakoan eta neurriak hartuko dituztelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak