Gizartea -

Indarkeria matxista

Zazpi urteko zigorra eskatu dute La Manadako lau kiderentzat, Pozoblancoko auzian

2016ko maiatzean, emakume gazte bati sexu-abusuak egin izana egotzi diete. Iruñeko bortxaketa ikertzen ari zirenean egin zen publiko Pozoblancoko auzia.

'La Manada' taldeko bost kideak. ETBko bideo batetik hartutako irudia
'La Manada' taldeko bost kideak.
'La Manada' taldeko bost kideak. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kordobako Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du La Manada taldeko lau kiderentzat, 2016ko maiatzean, Pozoblancon, neska bati egindako sexu-erasoagatik. Zehazki, sexu-abusu delitua eta intimitatearen kontrako delitua egotzi diete.

Gainera, horietako bati 720 euroko isuna ezartzea galdegin du, biktimari eragin zizkion zauri arinengatik.

Halaber, auzipetuak 4.500 euroko eta 6.000 euroko kalte-ordainak ematera zigor ditzatela eskatu du Fiskaltzak, emakume gazteari eragindako kalte fisikoa eta moralagatik.

Gertakariak 2016ko maiatzaren 1ean jazo ziren Pozoblancon, baina kasua hilabete batzuk geroago egin zen publiko, urte hartako sanferminetan neska bati egindako bortxaketaren ikerketaren baitan, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa