Gizartea -
erabakia
La Manadako guardia zibila jardunetik kendu dute
Orain arte zerbitzuan zegoen Antonio Manuel Guerrero, baina lantokia egokitu barik (oinarrizko soldata kobratzen zuen).
Agentziak | erredakzioa
Defentsako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez, Antonio Manuel Guerrero Escudero La Manadako guardia zibila jardunetik kanpo dago. Gizonari bederatzi urteko zigorrari kartzela zigorra ezarri zion Nafarroako Auzitegi Nagusiak 2016an taldean egindako bortxaketagatik.
Gaur kaleratutako ebazpenaren arabera, Guerrero iazko abenduaren 10ean geratu zen jardunetik kanpo, eta bost egun lehenago jakinarazi zioten. Margarita Robles Defentsa ministroak eta Alejo de la Torre idazkariordeak sinatu zuten ebazpena.
Iazko uztailetik, zerbitzuan zegoen La Manadako guardia zibila, baina lantokia egokitu barik (oinarrizko soldata kobratzen zuen, lan egin barik).
Agustin Martinez Becerra defentsako abokatuak iragarri duenez, erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko du "justifikaziorik gabekoa" delakoan.
Alfonso Jesus Cabezuelo La Manadako militarra ere egoera bertsuan zegoen, harik eta urrian, Armadatik bota zuen arte.