Gizartea -

EAEko herritarrak

Immigranteak Euskadiko herritarren % 10 inguru izango dira 2019an

Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak ohartarazi duenez, "zentro-eskuineko alderdiek bere egin ditzakete hitzaldi xenofoboak".

Bidean egondako oso migratzaile gutxi geratu dira Euskadin. Argazkia: EFE
Bidean egondako oso migratzaile gutxi geratu dira Euskadin. Argazkia: EFE
Bidean egondako oso migratzaile gutxi geratu dira Euskadin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Moreno Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendariak adierazi duenez, Euskadin bizi diren herritarren % 9,4 atzerrian jaiotakoa da. Aurreikuspenen arabera, EAEko etorkin kopuruak gora egingo du 2019an, eta % 10etik gertu kokatuko da, "Espainiako Estatu mailaren bataz bestekoarekin alderatuta, oso immigrazio tasa txikia dena".

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan Morenok aitortu duenez, urte hasieran baino etorkin gehiago daude orain EAEn, baina argitu duenez horretan ez du eraginik izan pasa den udan bidean izandako migratzaileen iritsierak, "urte osoan zehar etorkin gehiago heldu izandakoak baizik". "Azken bi urteetan atzemandako joera izan da, baina aurten egonkortu egin da, hazkunde ekonomikoarekin batera", azpimarratu du.

Euskadira heltzen diren etorkin gehienak, beraz, ez datoz Afrikatik, Hegoamerikatik "oro har". "Bidean zeuden migratzailei dagokienez, oso kopuru txikia geratu da gurean", gaineratu du Morenok.

Andaluzian izandako hauteskunde-emaitzak ere hizpide izan ditu Morenok. Horren iritzian, eskuin-muturreko hitzaldiek "oraindik" ez dute EAEko herritarrek kutsatu, baina "datozen hauteskundeetan ikusiko da horrek izan dezakeen eragina ".

Dena dela, Morenok ohartarazi duenez, "eskuin-muturreko alderdiak Euskadira  iristea baino gehiago, arriskutsuena izan daiteke zentro-eskuineko alderdiek bere egitea hitzaldi xenofobo horiek".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Errefuxiatuak