Gizartea -

Immigrazioaren drama

'Arrazakeria instituzionalarekin' amaitzeko eskatu dute Gernikan

Erakundeen inplikazioa eskatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, "kulturartekotasuna, inklusioa eta harrera duina sustatu ditzaten"

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma, Gernikan egindako ekitaldian. Argazkia: EiTB
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma, Gernikan egindako ekitaldian. Argazkia: EiTB
Gerragatik ihes egin zutenak omendu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadira heltzen diren errefuxiatuen eta migratzaileen harreran inplikazio handiagoa eskatu die euskal erakundeei Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, igande honetan Gernikan egindako ekitaldi batean.

Plataforma horretako Busturialdeko taldeak adierazi duenez, Euskadira heltzen diren pertsonen harrerari eta arretari dagokienez, gizarteak aurrea hartu die gobernuei, eta horren erakusle dira "erakundeak Bilboko kaleetan abandonatutako Afrikar jatorriko lagunei herritarrek eskainitako laguntza eta harrera".

"Erakundeei dei egiten diegu, arrazakeria instituzionalarekin amaitzeko helburuz, urratsak emateko, kulturartekotasuna, inklusioa eta harrera duina sustatu ditzaten", aldarrikatu du plataformak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bizkaia Gernika-Lumo Arrazismoa argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Errefuxiatuak Giza eskubideak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak