Gizartea -
BILBO
Bigarrenez desegin dute Areatzan migratzaileei elkartasuna agertzeko kanpaldia
Udaltzaingoak bigarrenez desegin du bart Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak igandetik asteazkenera bitartean antolatutako kanpaldia.
EITB.EUS
Bart, Bilboko Udaltzaingoak bigarrenez desegin du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma migratzaileei elkartasuna agertzeko Areatzan egiten ari den kanpaldia.
Igandean hasi eta asteazkenera bitartean, 72 orduko kontzentrazioa egiten ari dira Areatzan, migratzaileei elkartasuna adierazteko eta erakundeek iragarritako neurriak nahikoak ez direla salatzeko.
Bart gauean igande gaueko irudiak errepikatu dira Bilboko Areatzan. Udaltzaingoa bertaratu da eta kanpaldia desegin du, Ertzaintzak lagunduta.
Juan Mari Aburto alkateak atzo esandakoaren arabera, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren baimena zuen igande arratsaldetik asteazkenera arte elkarretaratzea egiteko, baina ez kanpaldia egiteko.