Gizartea -

Indarkeria matxista

Mobilizazioak deitu dituzte Bilboko emakumearen hilketa gaitzesteko

Udalak elkarretaratzea deitu asteazken goizerako, eta Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du arratsaldean.

Hilketa gertatu den etxebizitzaren ataria. Argazkia: EFE
Hilketa gertatu den etxebizitzaren ataria. Argazkia: EFE
Hilketa gertatu den etxebizitzaren ataria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak eta Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu dituzte biharko, Bilbon emakume bat hil dutela salatzeko.

Ertzaintzak emakume baten hilotza topatu du Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean arratsalde honetan. Gorpuak indarkeria zantzu nabarmenak zituela jakinarazi dute.

Bilboko udal-taldeek hilketa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu dute eta asteazken honetan, 10:30ean, elkarretaratzea egingo dute.

Mugimendu Feministak, berriz, manifestazioa deitu du bihar arratsalderako. Mobilizazioa Enkarnazio plazatik abiatuko da, 20:00etan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak bideoak Albisteak Tratu txarren biktimak Feminismoa Krimenak azken ordukoa Matxismoa Gizartea