Gizartea -

Kasedako hilketa

Epaileak kartzelara bidali du aita eta behin-behinean aske utzi ditu bi semeak

Hirurak Agoizko epaitegira eraman dituzte eguerdian. Foruzaingoak segurtasun neurri zorrotzak ezarri ditu.

Atxilotutako bi anaiak, epaitegira heltzean. Argazkia: EFE
Atxilotutakoak, epaitegira heltzean. Argazkia: EFE
Epaileak Kasedako hilketaren ustezko egilea espetxera bidali du

1:24

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agoizko Lehen Auzialdi eta Instrukzioko 2. zenbakiko Epaitegiko buruak kartzelara bidali du Kasedan (Nafarroan) hiru gizonezko hiltzea egotzita asteartean atxilotutako aita. Bi semeak, berriz, behin-behinean aske utzi ditu.

Hirurak 11:45 aldera heldu dira Agoitzera, Poliziaren furgoi baten barruan. Buruak estalita zituztela sartu dituzte epaitegira. Hedabide andana pilatu da justizia jauregiaren aurrean, eta Foruzaingoak ere segurtasun neurri zorrotzak jarri ditu.

Hiru gizonezkoak hilketa gertatu eta gutxira atxilotu zituen Foruzaingoak, ihes joan ziren autoan. 53 urteko aita eta 22 eta 18 urteko semeak dira atxilotutakoak. Lekukoen arabera, aitak egin omen zituen tiroak. Asteartetik Foruzaingoaren ziegetan eduki dituzte hirurak.

Hildakoak 50 eta 17 urteko eslabarrak eta 29 urteko Kasedako bizilaguna dira, aita-semeak horiek ere. Tiroz hil zituzten hirurak, familia biren arteko liskarra dela eta. Nonbait, Foruzaingoak jakinarazi duenez, bikote baten banaketa dago oinarrian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Giza hilketak