Gizartea -
Migratzaileak
'Nabarmen' jaitsi da Donostian bidean dauden migratzaileen kopurua
Udalak "modu egokian" erantzun die Europara bidean Donostiara iritsi diren migratzaileei.
Agentziak | erredakzioa
Eneko Goia Donostiako alkateak jakitera eman duenez, "nabarmen" jaitsi da azken egunotan bidean dauden migratzaileen kopurua, eta dagoeneko "ia ez dago bideko migratzailerik hirian".
Uda hasieran, "Irunerako bidean, pertsona migratzaileen lehen fenomeno bat izan zen, baina Frantziara jarraitzen zuten"; hala ere, "egun ia ez dago bideko migratzailerik hirian".
Donostiara heltzen diren migratzaileengatik galdetuta, Goiak esan du Udalak "murrizketa zehatzak dituela talde horiei erantzuna emateko; esaterako, migratzaileen erregularizazioa".
Hala ere, Goiaren hitzetan, Udalak "modu egokian" erantzun die Europara bidean Donostiara iritsi diren migratzaileei.