Gizartea -

Maravillas

Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko du Maravillas gaztetxearen auzian

Eraikina Memoriaren Institutuaren egoitza bihurtu nahi duela berretsi du Nafarroako Gobernuak, eta gaztetxea husteko prozesua, "poliziala izan ordez, adostua" izatea nahi duela gaineratu du.

Marques de Rozalejo Jauregia. Artxiboko argazkia: EiTB
Marques de Rozalejo Jauregia. Artxiboko argazkia: EiTB
Foru Gobernuak gaztetxearen auzia artxibatzeari helegitea aurkeztu dio

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Rozalejoko markesaren jauregia husteko agindua bertan behera uztea eskatu ostean, eraikinaren okupazioagatik irekitako auzi judiziala artxibatzea agindu zuen epaileak, baina erabaki judizial horri helegitea jarriko diola iragarri du asteazken honetan Uxue Barkosen gobernuak.

Hala jakinarazi du Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak Nafarroako Gobernuak uda ostean egin duen lehenengo gobernu bileraren ondorengo agerraldian. Halaber, eraikinaren egoera dela-eta gerta litekeen edozein arrisku Gobernuaren "ardura bakarra" dela esanez epaileak plazaratu duen erabakiaren aurrean, Gobernuak helegitea jarriko duela jakinarazi du.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, gaur bertan jarriko du apelazio-helegitea Nafarroako Lurralde Auzitegian; izan ere, eraikina Memoriaren Institutuaren egoitza bihurtu nahi duela berretsi du kontseilariak, eta gaztetxea husteko prozesua, "poliziala izan ordez, adostua" izatea nahi duela esan du.

Beste alde batetik, gazteek Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazioa deitu dute Iruñean abuztuaren 25erako, autobus geltoki zaharretik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak Iruñeko Alde Zaharra Gazteak gaur