Gizartea -

Iruñea

Gazte batzuk berriro sartu dira Maravillas gaztetxean

"Maravillas ireki dugu beste behin. Herriarena dena, herriarentzat", iragarri dute; deia egin dute hori defendatzeko, eta bertan lo egiteko gaur gauean.

Hainbat lagun sartu dira, berriro, gaztetxean. Argazkia: EiTB.
Hainbat lagun sartu dira, berriro, gaztetxean. Argazkia: EiTB.
Hainbat pertsonak berriz okupatu dute Maravillas gaztetxea

4:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat gazte berriro sartu dira Rozalejoko Markesaren jauregian, alegia, ostiral honetan bertan Poliziak hustu duen eraikinean; "Maravillas aurrera" oihukatuz okupatu dute berriro jauregia.

Kalejira bat egiten ari zirela sartu dira berriro ere eraikinean; izan ere, Iruñeko Alde Zaharrean egin dute hustearen aurkako protesta bat, eta tentsio-uneak izan dira, bai eta Polizia Nazionalaren aurrean eserialdi batzuk.

Kalejira 18:00ak jota hasi da, Gaztelu plazan, herri-biltzarra eginda; biltzar hori Maravillas gaztetxea mugimendu okupak deitu du, ostiral goizean, eraikinaren husteagatik.

Hortik, parte-hartzaileek (ehunka izan dira) esan dute asmoa zutela joateko, kalejiran, Geroa Bairen egoitzaraino, baina Polizia Nazionalak ez die utzi; orduan izan dira lehen tentsio-uneak, San Migel kalean.

Arrautzak, EAJren egoitzaren kontra

Manifestariek, ikusita ez zutela aukerarik iristeko nahi zuten tokira, berriro sartu dira Alde Zaharreko kaleetan, eta, goizean ere gertatu denez, arrautzak bota dituzte EAJren egoitzaren kontra, Zapatari kalean.

Geroago, Estafeta kalean, Espainiako Polizia aurrez aurre ikusi dutenean beste eserialdi bat egin dute, Javier kalearen parean. Katedralaren inguruan ere antzeko gertaera jazo da. Handik Navarreria kaleraino hurbildu dira, Iruñeko alde zaharrean, eta gazteak Maravillas gaztetxera sartzea lortu dute berriro.

"Herriarena dena, herriarentzat"

"Maravillas gaztetxeak ateak ireki ditu berriz. Herriarena dena herriarentzat", iragarri du kolektiboak Twitter bidez zabaldutako mezu batean. Arratsaldean Iruñeko alde zaharrean egindako kalejira amaitu ostean gazte talde bat eraikinean sartu da, gaztetxearen hustearen aurrean ateak berriro ireki dituztela esanez.

Era berean, herritarrei Marques de Rozalejo jauregira hurbiltzeko eta bertan lo egiteko deia luzatu diete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak Iruñeko Udala albisteak Gazteak gaur