Gizartea -

Indarkeria matxista

Erasoak salatzeko eskatu du 'La Manada'ren biktimak, erasotzaileek irabazi ez dezaten

“Ez isilik geratu, bestela haiek irabaziko dute”, adierazi du emakume gazteak, eta horrelako egoera batetik “atera daiteke”, erantsi du.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'La Manada'ren biktimak publikoki eskerrak eman nahi izan dizkie, gutun baten bidez, familiari eta bera ezagutu barik “Espainia hartu” eta “ahotsa eman zioten” guztiei, asko “hitza kentzen saiatu direlako”. Era berean, antzeko kasuak salatzeko eskatu du gazteak, erasotzaileek irabazi ez dezaten.

“Bakarrik ez uzteagatik, ni sinesteagatik, eskerrik asko”, azpimarratu du biktimak. Ana Rosa Quintana aurkezleak irakurri du gutuna, Telecinco katean, goizean. “Gertatutakoa gaitzesteko segundo bat behintzat” hartu duen mundu guztiari eman dizkio eskerrak biktimak.

“Ez isilik geratu, bestela haiek irabaziko dute”, azpimarratu du, eta horrelako egoera batetik “atera daiteke”, erantsi du.

Kasu horrek “kontzientziak eragin” edo beste pertsona batzuei “indarra” eman izanak poztu egiten duela esan du, eta beste biktimei eurei gertatutakoa kontatzeko eskatu die; senide bati, lagun bati edo txio baten bidez “kontatu”, eskatu du.

 

"Bakarrik ez uzteagatik, ni sinesteagatik, eskerrik asko"

 

Gaztearen hitzetan, “inork ez du honetatik pasatu behar; inor ez da damutu behar edateagatik, jai giroan jendearekin hitz egiteagatik, etxera bakarrik itzultzeagatik edo minigona bat janzteagatik”.

Gainera, gaixotasunekin egin bezala, “bortxaketa batekin txantxetan ez ibiltzea” eskatu du biktimak, “lotsagarria” delako. “Bizitzako onena eta txarrena norbaitekin partekatu beharra dago”, gaineratu du.

“Ez naiz sanferminetako neska; alaba, laguna, biloba naiz”, nabarmendu du. Azkenik, berba egin baino lehen pentsatzeko eskatu du, aldamenean dagoen neska izan daitekeelako biktima.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Albisteak Matxismoa Feminismoa ‘La Manada’ auzia