Gizartea -

MIGRAZIOA

'Aquarius' ontziko migratzaileen ia erdiek Frantziara joan nahi dute

Estatu frantziarra bertara joan nahi duten 'Aquarius'eko migratzaileak hartzeko prest agertu da.

'Aquarius' ontziko migratzaileak. Artxiboko argazkia: EFE
'Aquarius' ontziko migratzaileak. Artxiboko argazkia: EFE
Aquarius ontziko etorkinen ia erdiek Frantziara joateko nahia azaldu dute

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak astelehen honetan adierazi duenez, 'Aquarius' ontzian Valentziara iritsitako 629 migratzaileen ia erdiek Frantziara joan nahi dute. Izan ere, Emmanuel Macron presidentearen Gobernua bertara joan nahi duten 629 migratzaile horietako batzuk hartzeko prest agertu zen atzo.

Calvok eman du albistea PSOEk Madrilgo Ferraz kalean duen egoitzara iritsi berritan. Horren esanetan, Frantziak egindako eskaintza "nahiko egokia da".

Gobernu espainiarreko kidearen arabera, gobernuz kanpoko erakundeen, autonomia erkidegoen eta inplikatutako ministerioen kudeaketa "bikaina" izan da. Horren iritziz, Espainiak irudi "fidagarria" eman du eta galdutako kreditua berreskuratu. Hori da Espainiak kanpoan eman behar duen irudia, "ez beste bat", gaineratu du.

Dena dela, 'Aquarius' ontziaren auziak migratzaileen gaia Europaren gai-zerrendan jarri duela uste du: "Araudi komuna bete behar da, eta Europako demokraziek zentzuzko erantzuna eman behar diote munduari".

'Aquarius' ontzian Valentziara iritsitakoek Espainiara sartzeko ezohiko baimena izango dute, arrazoi humanitarioengatik, 45 egunez. 629 pertsona horien artean 541 gizonezko eta 88 emakumezko daude. Gainera, 140 adin txikikoak dira eta horietako 123 heldurik gabe iritsi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Migrazioaren albisteak Zer ari da gertatzen Europan? Espainiako Gobernua Frantzia berriak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Errefuxiatuak azken ordukoa Giza eskubideak GKEak