Gizartea -

HERIOTZA

Aintzane Agirre hil da, Agirre lehendakariaren alaba zaharrena

82 urterekin hil da Bilbon, eta bizirik gelditzen zen Jose Antonio Agirreren hiru seme-alabetako bakarra zen.

Aintzane Agirre. ETBren artxiboko bideoa
Aintzane Agirre. ETBren artxiboko bideoa
Legebiltzarraren bereizgarria jaso du Agirre lehendakariaren alabak

6:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aintzane Agirre, Jose Antonio Agirre lehendakariaren alaba zaharrena, hil da gaur Bilbon. 82 urte zituen eta bizirik gelditzen zen Jose Antonio Agirreren hiru seme-alabetako bakarra zen.

Haren omenezko hileta elizkizuna astelehenean (otsailak 19) egingo dute,19:30ean, Algortako Loiolako San Ignazioren parrokian.

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Parisen igaro zuen haurtzaroa eta bertan hezi zen, Agirre lehendakariaren erbestea tarteko.

15 urtez Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkaritza nagusian aritu zen, eta Euskadiren eta diasporako euskal etxeen arteko zubi lana egin zuen.

2013an Eusko Legebiltzarrak bere aitari egin zion omenaldian parte hartu zuen eta haren izenean legebiltzarkideei ematen zaien bereizgarria jaso zuen.

Ekitaldi harekin Agirreri legebiltzarkide maila onartu zioten sinbolikoki; izan ere, lehendakari izendatu zutenean, ezin izan zuten Legebiltzarra eratu.

 

Jose Antonio Agirreren alaba lehendakari guztiekin izan da
Jose Antonio Agirreren alaba lehendakari guztiekin izan da
Jose Antonio Agirreren alaba lehendakari guztiekin izan da

2:16

 

Aintzane Agirre, lehendakariekin. ETBren artxiboko bideoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lehenengo Euskal Gobernuaren lehendakaria