Gizartea -

ESPAZIOA

15 eta 40 metro arteko asteroide bat Lurretik gertu igaroko da ostiralean

2018 CB izena du asteroideak, eta NASAko teleskopio batek atzeman zuen lehen aldiz igandean.

Asteroide baten artxiboko argazkia. Argazkia: NASA
Asteroide baten artxiboko argazkia. Argazkia: NASA
Asteroide baten artxiboko argazkia. Argazkia: NASA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 eta 40 metro arteko diametroa duen asteroide bat igaroko da ostiral honetan Lurretik oso gertu. Adituen esanetan, urtean behin edo birritan gertatu ohi den fenomenoa da.

2018 CB izeneko asteroidea Euskal Herrian 00:30 direnean gerturatuko da gehien Lurrera, lurrazaletik 64.000 kilometrora —Lurretik Ilargira dagoen distantziaren bostena da—.

Asteroideak 15 eta 40 metro arteko diametroa duela uste dute adituek, eta NASAk Arizonan duen Catalina Sky Survey teleskopioak atzeman zuen lehendabizikoz joan den igandean.

"2018 CB asteroidea nahiko txikia da, baina duela bost urte atmosferan sartu zena baino pixka bat handiagoa izan daiteke", adierazi du Paul Chodas NASAko kide batek. "Tamaina honetako asteroideak ez dira gure planetara hainbeste gerturatzen, agian behin edo birritan urtean", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Zientziaren hedapena Nasa Asteroideak gaur Planetak Lurra Astronomia albisteak Kosmosa