Gizartea -

Erregetako loteria

Erregetako loteriaren lehen saria Bilbon banatu da

05.685 zenbakiari egokitu zaio lehen saria. Agirre Lehendakariaren etorbideko 19 zenbakian dagoen administrazioak saldu du, osorik.

Errege loteria
Errege loteria
Deustuarrak jatetxean lanean jarraitu dute, saria egokitu arren

1:00

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko (Bilbo) Agirre Lehendakariaren etorbideko 19 zenbakian dagoen administrazioak banatu du, larunbat honetan, Erregetako loteriaren lehen saria. Zehazki, 05.685 zenbakiari egokitu zaio, serieko bi milioi eurorekin (200.000 euro dezimoari). Sari nagusia Bilbon saldu da, oso osorik.

Administrazio horrek 100 milioi euro banatu ditu guztira bezeroen artean, serie horri dagozkion dezimo guztiak saldu baititu. Hala, 05.685 zenbakiari egokitutako 50 serie saldu dira Bizkaiko hiriburuan.

Deustun kokatuta dagoen administrazio horretako arduradunetako batek jakitera eman duenez, leihatilan saldu dituzte dezimo guztiak. Erregetako loterian sari nagusia banatzen duten lehen aldia izan da aurtengoa. Dena dela, 60. hamarkadan Gabonetako loteriaren lehen saria banatu zuen gaur egungo arduradunaren amak, administrazio hori Autonomia kaletik gertu zegoenean.

Juan Elejalde Deustuko loteria-administrazio horretako saltzaileak adierazi duenez, Bilboko "toki askotan banatuta" dago lehen saria, izan ere, zenbaki horri dagozkion dezimo guztiak loteria-administrazio horretako leihatilan saldu dituzte. "Deustun, Arangoitin eta Bilbo osoan egokitu da, bide erdian dagoen administrazioa baita", esan du loteria-saltzaileak.

 

Loteria-saltzailea: 'Lehen saria irabaziko genuen bihozkada izan nuen atzo'
Loteria-saltzailea: 'Lehen saria irabaziko genuen bihozkada izan nuen atzo'
Loteria-saltzailea: 'Lehen saria irabaziko genuen bihozkada izan nuen atzo'

2:01

 

Gainera, dezimo asko inguruko taberna eta jatetxeetan banatu dira, eta Arangoiti auzoan ere milioien zaparrada jauzi da. Izan ere, Ziortza tabernako jabeak 133 dezimo saldu ditu. Guztira, beraz, 26 milioi euro inguru banatu ditu Tomasek. Ziortza tabernako jabea "oso pozik" agertu da saldutako zenbakiarekin.

Aurtengoa ez da lehen aldia izan Bilbon Erregetako loteriaren lehen saria banatzen dela. Aurretik, Bizkaiko hiriburuko loteria-administrazioek beste 17 aldiz banatu dute sari nagusia (azken aldiz 2016an).

Urtero bezala, Erregetako loteriak amaiera borobila eman die gabonei. Izan ere, larunbat honetan 700 milioi euro banatu dira guztira, hau da, iaz baino 70 milioi gehiago. 2017an, 630 milioi euro banatu zituen Erregetako loteriak.

 

Pozak eztanda egin du Arangoitin Erregeetako Loteriaren lehen sariagatik
Pozak eztanda egin du Arangoitin Erregeetako Loteriaren lehen sariagatik
Pozak eztanda egin du Arangoitin Erregeetako Loteriaren lehen sariagatik

0:48

 

Gasteizen, Eibarren eta Anoetan egokitu da bigarren sariaren parte bat

Bigarren saria 18.442 zenbakiari dagokio eta oso banatua egon da. Besteak beste, Gasteizen (Aiala kantzilerraren kalea, 7), Anoetan (San Juan kalea, 6) eta Eibarren (Errebal kalea, 15) saldu da.

Bigarren sariak 750.000 euro banatu ditu serie bakoitzeko. Estatu osoan oso banatuta egon da 18.442 zenbakia: Valentzian, Andaluzian, Katalunian, Kanarietan, Madrilen, Murtzian edota Asturiasen saldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umearen loteria 2024 egiaztatu Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Loteria Deusturen azken ordukoa