Gizartea -

NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroako administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua, onartuta

Nafarroako Kontseiluak egindako hainbat proposamen aintzat hartu, eta hasierako testua moldatu egin du Foru Gobernuak. Olloren hitzetan, 'herritarren zati baten eskaerari' erantzutera dator dekretua.

Ana Ollo, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, artxiboko irdu batean. Argazkia: EiTB.
Ana Ollo, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, artxiboko irdu batean. Argazkia: EiTB.
Ana Ollo, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, artxiboko irdu batean. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako administrazioan eta horren baitako erakunde publiko guztietan euskararen erabilera arautzen duen dekretua onartu du gaur Foru Gobernuak. Hasierako testua moldatu egin dute, Nafarroako Kontseiluak egindako hainbat ekarpen kontuan hartuta.

Dekretua onartuta, Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria agertu da komunikabideen aurrera, arau berria aurkeztera. Nafarroako Kontseiluak hainbat moldaketa proposatu arren, dekretua ontzat eman duela azpimarratu du, 41 artikulutatik 34 bere horretan mantenduta. Aldaketa partzial batzuk baino ez ditu proposatu Kontseiluak, eta, berez, txosten hori loteslea ez den arren, Foru Gobernuak aintzat hartu ditu dekretuaren behin betiko testua jasotzerakoan.

Ollok nabarmendu duenez, "euskararen normalizazioan aurrera egitea" da dekretuaren helburua, eta  "Nafarroako herritarren zati garrantzitsu baten eskaerari" erantzutera dator arau berria. Nafarroako 80.000 herritarrek euskaraz hitz egiten dutela esan du, eta 25 urte baino gutxiagoko herritarren % 25ek euskaraz dakiela gaineratu du.

Euskal hiztun horiei erantzuteko, egun, administrazioan dauden 16.000 lanpostuetatik soilik 160tan dago ezarrita hizkuntza eskakizuna. Gaur onartutako dekretuarekin, kopuru hori handitzea da asmoa, arreta euskaraz jaso nahi duten herritarren eskubideak bermatzeko.

Ollok ziurtatu duenez, Foru Erkidegoko errealitate soziolinguistikoan eta zonifikazioan oinarritutako testua da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak