Gizartea -
ISTILUAK GASTEIZEN
Lau pertsona zauritu dira CD Vitoria eta Racingeko zaleen arteko borrokan
Gertaerak 13:40 aldera izan dira, Alaves/Real Sociedad eta CD Vitoria/Racing Santander (Bigarren B maila) arteko partiduak baino lehen, Gasteizen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau pertsona zauritu dira CD Vitoria eta Santanderreko Racing taldeetako jarraitzaileen artean izandako liskarren ondorioz, Gasteizen, Adurtza auzoan.
Gertaerak 13:40 aldera izan dira, larunbat honetan Alaves eta Real Sociedad artean, eta CD Vitoria eta Racing Santander (Bigarren B maila) artean, Arabako hiriburuan, izandako partiduak baino lehen.
Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, eginbideak ireki dituzte, ikertu modura, Zarauzko bizilagun (26 urte ditu) baten aurka, ustez istiluetan parte hartzeagatik.
Dirudienez, lau zaurituak Racing taldeko zaleak dira; bi Gasteizko Santiago ospitalera eraman dituzte anbulantzian, eta horietako batek alta boluntarioa hartu du ordu gutxira, iturriek azaldu dutenez.
Zauritutako beste pertsona bat osasun zentro batera eraman dute, eta laugarrena istiluak izan diren lekuan artatu dute.
Borrokan parte hartu dutenek aulkiak eta mahaiak jaurti dituzte guneko jatetxe bateko terraza batetik. Hiriko beste altzari batzuetan ere kalteak eragin dituzte.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak "ultren arteko" borrokak gaitzetsi ditu, sare sozialen bitartez.
"Jende honek ez du lekurik Gasteizen", nabarmendu du alkateak.