Gizartea -

Aurre-estreinaldia

Haur transexualen errealitatea, Giza Eskubideen Zinemaldian

Chrysallis Euskal Herria elkarteak prestatutako "Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" eskainiko dute bihar Cristina Eugenia antzokian.

'Zakila duten neskak, bulba duten mutilak' materialaren irudia, Chrysallis EHren eskutik.
Chrysallis EH
'Zakila duten neskak, bulba duten mutilak' materialaren irudia, Chrysallis EHren eskutik.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chrysallis Euskal Herria elkarteak haur transexualen inguruan egindako ikus-entzunezko material didaktikoa ("Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat") pantailaratuko dute asteartean, apirilaren 4an,

Materiala lehen aldiz ikusi ahalko da "Transexualitatea adin txikikoen artean" saioaren baitan. Chrysallisen lana ez ezik, Just a normal person film suediarra ere eskainiko dute. Izaro Antxia (Gehituko transexualitate arloko arduraduna) eta Aingeru Mayor (sexologoa eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea) solasean arituko dira emanaldi horren ostean.

Haurren transexualitatea ikasgeletan lantzeko beta ematen du 8 minutuko ikus-entzunezko lan elebidunak. Nazioartean aitzindaria da, orain arte halakorik ez zegoelako.

"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" laster jarriko da eskuragarri internet bidez, dagoeneko zortzi hizkuntzatan dauden "Neskak eta mutilak, identitatea eta gorputza" fitxa didaktikoekin egin zen bezala.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Zinemaldia 2024 Donostiako azken albisteak Gizartea albisteak Zinema estrenaldiak Kultura Gaurko azken orduko albistea LGTBI+ azken ordukoa Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko filmak Giza eskubideak gaur