Gizartea -
Ostiralean
Iruñeak frankismoko gizateriaren kontrako krimenak salatuko ditu
Iruñeako alkateak, Joseba Asironek, esan duenez, 309 hilketa eta 1.014 espetxeratze ere ikertzea eskatuko dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeako Udalak kereila bat jarriko du, ostiralean, frankismoan izandako gizateriaren kontrako krimenak salatzeko. "Bereziki" 17 kasu salatzeko, eta horietatik lauk biktimen familiakoek edo pertsonalki egindakoak dira.
Iruñeako alkateak, Joseba Asironek, prentsaurreko batean jakinarazi duenez, 309 hilketa eta 1.014 espetxeratze ikertzeko ere eskatuko dute.
Horren inguruan, Iruñean "gerra frenterik egon ez zela" esan du, eta "errepresioa bando nazionalaren ideiak, eta gero erregimenarenak, jarraitzen ez zituztenen kontra egin zela".
Estatu mailan, frankismoan hiri batean egindako gizateriaren kontrako krimenak ikertzeko eskatzen duen lehenengo salaketa dela azpimarratu du Asironek. "Isiltasunak eta zigorgabetasunak erregimenak sortutako zigorra ez amaitzea eragiten dutela" adierazi ondoren, Nafarroako hiriburuko alkateak esan duenez, "giro hona eta zauriak ixtea da kalitatezko demokrazia bat lortzeko bide bakarra".
Horren harira, "biktimek, euren familiak, eta hiriko memoria historikoaren inguruko kolektiboek urte askotan egindako salaketa sozial bat jaso du" Udalak, eta gainera, "2016ko abenduaren 1eko udal batzordearen "mandatua betetzen du".