Gizartea -
Gipuzkoa
Hondarribiko aireportuak Londreserako hegaldiak eskainiko ditu udan
Horrela, Erresuma Batuko hiriburua puntu estrategikoa izango da, Donostia 2016 ekimenerako turistak erakartzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuak Londreserako hegaldiak eskainiko ditu uda honetan, eta, gainera, Mallorcarakoa ere berreskuratuko du, urtero bezala.
Nazioarteko hegaldiaren joan-etorriak 113 euroko kostua izango du.
Londreserako eta Mallorcarako bidaiak Air Nostrum konpainiak eskainiko ditu, uztailaren 22tik irailaren 4ra, astearteetan eta ostegunetan.
Hori horrela, Hondarribiko aireportuak 48 hegaldi eta 2.400 bidaiari gehiago izango ditu.
Londreserako hegaldiarekin, Erresuma Batuko hiriburua puntu estrategikoa izango da, Donostia 2016 ekimenerako turistak erakartzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea