Gizartea -

epaiketa

Bilboko txiolari bat epaituko dute Auzitegi Nazionalean, asteartean

Antza denez, Cristina infanta tirokatzea eskatu zuen txio batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Bilboko bizilagun bat epaituko du astearte hopnetan, Twitterren Cristina infanta tirokatzea eskatu ei zuelako. "Norbaitek tiro bat eman diezaioke infantari garondoan, mesedez?", idatzi omen zuen, hain zuzen ere.

Fiskaltzak terrorismoa goratzea egotzi dio, eta urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du horrentzat.

Juan Antonio Garcia Jabaloy fiskalaren esanetan, txiolariak (2014ko azaroaren 6an atxilotu zuten) txio "ugari" idatzi zituen 2013an eta 2014an, "ETA erakunde terroristaren jarduera justifikatzeko".

Gainera, ETAko biktimak "iraindu" dituela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Bilbo Twitter Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Sare sozialak albisteak Albisteak