Gizartea -
Gabonetako azoka
San Tomas, ate-joka Bilbon
Abenduaren 21ean, astelehenez, ospatuko dute azoka Bizkaiko hiriburuan. Aurreko urteetan bezala, 140 ekoizleren 286 postu paratuko dituzte Areatzan eta Plaza Barrian.
EITB.EUS
Abenduaren 21erako falta diren egunak zenbatzen dabiltza bilbotar asko eta asko. Izan ere, San Tomas azoka hitzordu garrantzitsua da Bizkaiko hiriburuan. Aurten astelehenez egingo da, baina horrek ez du eragotziko jende asko biltzea.
BBK-k antolatzen duen azoka honek 68. edizioa du aurten. Aurrekoetan bezala, 140 ekoizleren 289 postu izango dira Areatzan eta Plaza Barrian, eta gure baserritarren frutak, barazkiak, ogi eta pastelak, eztia eta txakolina erosi ahalko dituzte bertaratzen direnek.
Hirugarren urtez, BBK Gureak Saria banatuko du BBK Fundazioak. Aurten, CEAR Euskadiri emango diote, errefuxiatuen alde egindako lana eskertu nahian.