Gizartea -

Azaroak 25

Emakunde: 'Tratu txarren salaketak icebergaren punta baino ez dira'

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak salatu duenez, genero indarkeria banalizatzeko saiakera ugari daude.

Puntu lila erakusteko deia egin die Emakundek herritarrei. Argazkia: EiTB
Indarkeria matxistagatik aurkezten diren salaketen %0.014 soilik dira faltsuak

1:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ohartarazi duenez, emakumeen kontrako indarkeria kasuak ezagutarazten direnak baino gehiago dira, asko salatzen ez direlako eta ezkutuan geratzen direlako. Izan ere, tratu txarren salaketak "arazo larri eta estruktural honen icebergaren punta baino ez dira", azpimarratu du.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, oharra kaleratu du Emakundek. Izaskun Landaida erakundeko zuzendariak bertan salatutakoaren arabera, "arazo larri hau banalizatzeko saiakerak" daude. Landaidaren ustez, saiakerok "benetan maltzurrak eta oso arriskutsuak" dira herritarrek arazoaren aurrean duten pertzepzioan eragina dutelako eta, "larriagoa dena, eragin handia dutelako indarkeria jasaten duten emakumeengan, oraindik zailago jartzen dielako euren egoeratik irteteko saiakerak egitea". Hori horrela, "guztion ardura da emakume hauentzako egoera eta baldintza onenak sortzea", azpimarratu du.

Balore aldaketa eta berdintasun politikak aldarrikatu ditu Landaidak indarkeria mota hori desagerrarazteko. Halaber, hezkuntzan lan egin beharra dagoela nabarmendu du, baina ez soilik eskoletan, baita familian eta hedabideetan ere. "Gizarte osoak errepikatzen ditu estereotipo sexistak, eta, beraz, gizarte osoaren inplikazioa behar da horien kontra egiteko", azaldu du.

Manifestazioak eta puntu lila

Hori horrela, emakumeen kontrako indarkeriaren gaitzespen publikoa egiteko deia egin die Emakundek herritarrei, eta biharko, azaroaren 25erako, hiri eta herri askotan antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu die. Gainera, emakumeenganako indarkeriaren kontrako sinbolo bihurtu den puntu lila erakusteko deia egin dio gizarteari (hemen jaits daiteke puntu lila).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista Emakunde bideoak Salaketak albisteak