Gizartea -

Gutun irekia

Dibortziatuen jaunartzea onestea eskatu diote 20 teologok Frantziskori

Eliza katolikoak urrian egingo duen Familiaren Sinodoari begira, Espainiako 20 bat teologok Frantzisko aita santuari zuzendutako gutuna kaleratu dute.

Frantzisko Aita Santua
Frantzisko Aita Santua
Frantzisko Aita Santua

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eliza katolikoak urrian egingo duen Familiaren Sinodoari begira, Espainiako 20 bat teologok Frantzisko aita santuari zuzendutako gutuna kaleratu dute, Eliza "garai berrietara" egokitu, eta, besteak beste, dibortziatuei Jauna emateko baimena eskatuz.

Sinatzaileen artean, Jose Antonio Pagola, Jesus Martinez Gordo eta Javier Vitoria euskal teologoak daude.

Urriaren 4tik 25era bitartean egingo du Eliza katolikoak Familiaren Sinodoa. Eta jarrera kontserbadoreen aurrean, dibortziatu eta berriro zibilez ezkondu direnek Jauna hartzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute Espainia estatuko 20 bat teologok.

Frantzisko aita santuari zuzendutako gutunean diotenez, hori onartuz gero, "Eliza Ebangelioaren espirituarekin fidela izango da". Arrazoi bibliko eta antropologikoak erabili dituzte hori argudiatzeko.

Change.org plataforman zintzilikatu dute gutuna eta eskaria, eta 4.200 sinadura bildu dituzte oraingoz. Kanpaina hau, baina, ingelesez, frantsesez eta italieraz ere egingo dute, ahalik eta sinadura gehien biltzeko asmoz.

Aita Santuak gai honi buruz fededunek zer pentsatzen duten entzuteko garaia dela diote sinatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea bideoak Aita santua bideoak Biografia Jorge Mario Bergoglio Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Vatikanoko azken ordukoa