Gizartea -

Hilketa matxistak Cuencan

Sergio Morate Cuencako krimenaren susmagarria atxilotu dute Errumanian

Ustezko hiltzailea eta beste bi lagun atxilotu dituzte Lugojen, Timisoarako probintzian. Moratek Espainiatik ihes egiteko Port Bouko (Girona) muga erabili duela uste dute ikertzaileek.

Sergio Morate
Sergio Morate
Sergio Morate Cuencako hilketaren sumagarria Errumanian atxilotu dute

1:31

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Morate Laura del Hoyoren eta Marina Okarynskaren ustezko hiltzailea atxilotu dute gaur Errumanian, Poliziako iturriek Eferi jakitera eman diotenez. Ostiral honetan emango diete azken agurra bi emakumeei.

Morate Lugojen atxilotu dute, Timisoarako probintzian. Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, espetxeko kide ohi batek aholkatuta Errumania aukeratu zuen susmagarriak. Antza denez, ezkutaleku baten berri eman zion.

Errumaniako poliziek, Polizia Nazionalarekin elkarlanean, ustezko hiltzailea atxilotu dute. Gainera, beste bi lagun atxilotu dituzte Errumanian. Hirurak etxebizitza batetik ateratzen ari zirenean atxilotu dituzte, ikerketako iturriek zehaztu dutenez.

Port Bou (Girona)

Moratek etxebizitza hori ezkutaleku bezala erabili behar zuela uste du Poliziak. Moratek Espainiatik ihes egiteko Port Bouko (Girona) muga erabili duela uste dute ikertzaileek.

Atxiloketa 18:30 aldera gertatu dela jakitera eman du Barne Ministerioak. Moratek ez die poliziei aurka egin. Atxiloketa Barne Ministerioaren lehentasuna zen.

Atxilotua lehenbailehen Espainiaratuko dute; izan ere, horretarako nazioarteko mekanismo guztiak martxan dira.

Morate abuztuaren 6az geroztik desagerturik zegoen. Hildako bi emakume gazteak egun berean desagertu ziren. Hirurak bere etxera joan ziren Marina bikotekide ohiaren gauzak jasotzera.

Epaileak Sergio Morate Cuencako hilketa matxistaren susmagarri nagusia atxilotzeko nazioarteko bilatze agindua eman zuen. Morate abuztuaren 6tik  desagerturik zegoen eta litekeena da Italiara. 24 eta 26 urteko emakumeen gorpuak asteazkenean topatu zituzten Huecar ibaiaren sorburuan, erredurekin eta kare biziarekin lurperatuta.

Agindua Europoli eta Interpoli eman zitzaien. Jose Julian Gregorio Gobernuak Gaztela-Mantxan duen ordezkariak kazetariei esan dienez, epaileak sumario-sekretua ezarri du, eta esan du ezin dela inolako pistarik eman.

Asesinatos_Cuenca_EFE

Kandelak Laura del Hoyoren etxearen aurrean. Argazkia: EFE

Morate eta bi errumaniarrak ezkutatzeko etxebizitza prestatzen ari zirenean atxilotu dituzte. Horregatik, beste bi gizonek krimenarekin zerikusirik ote duten ikertzen ari da Polizia.

Sergio Moratek krimena aldez aurretik eta zehatz planifikatu zuela uste dute ikertzaileek. Emakume gazteak desagertu ziren egunean bertan, iragan ostegunean, akabatu zituela uste du Poliziak.

Karea etxean

Ikerketako iturriek azaldu dutenez, hipotesi hori baieztatzen duten zantzuak asko dira, besteak beste, Mariaren bikotekideak karea bere etxean zuela, batere ohikoa ez denean.

Guztia “ongi pentsatuta eta aztertuta” zuen, erantsi dute iturriek, baita Errumaniara ihes egitea ere. Bidaia bere autoan egin zuela uste dute ikertzaileek.

Emakumeen hilketa ustezko erotasun une baten emaitza izan ez zela demostratzen du beste xehetasun batek. Marina, Laura eta Morate desagertu zirenetik, ustezko hiltzaileak ez du kreditu-txartelik erabili, ezta telefono mugikorrik ere.

Hau da, susmagarri nagusiak ez du arrastorik utzi nahi izan Poliziaren lana oztopatzeko.

Espetxean dagoen Morateren lagun bat galdekatu dute ikertzaileek dagoeneko. Hildako emakume batekin harremana izan zuen presoak.

Kartzelan egondakoa, indarkeria matxistarengatik

Ostegunetik, bi neskak desagertu zirenetik, Morate zen susmagarri nagusia. Okarynskaren bikotekide ohia da eta bi emakumeak haren etxera joatekoak ziren neskaren gauzak batzuk jasotzen. Mutilak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik eta kartzelan egondakoa da neska-lagun ohia bahitzeagatik.

Poliziak mutilaren etxebizitza eta familiak Chillaron eta Palomeran herrietan dituen lursailak miatu ditu egunotan, zantzuen bila. Horrez gain, familiak duen altzari dendatik gertu dagoen enpresa baten segurtasun kameren irudiak ere ikusi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Delituak argazkiak Espainia albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Erailketak