Gizartea -

Donostia

Juan Carlos erregea Illumben egotearen aurkako protesta deitu dute

Donostiako Errepublikarrak Elkarteak deitu du elkarretaratzea, eta Donostia Antitaurina Orain! plataformak eta EH Bilduk babestu dute.

Zezenketen aurkako manifestazioa, Donostian. Argazkia: EFE.
Zezenketen aurkako manifestazioa, Donostian. Argazkia: EFE.
Zezenketen aurkako manifestazioa, Donostian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Errepublikarrak Elkarteak elkarretaratzea deitu du, ostegun honetarako, Gipuzkoako hiriburuko Illumbe zezen-plazan, Juan Carlos I. erregea bertan egotearen aurka. Donostiako Aste Nagusian zezenketak izango dituzte berriro, bi urteren buruan; izan ere, EH Bilduk zuzentzen zuen udal-gobernuak zezenketak kentzea erabaki zuen. Halaber, "animalien tortura eta hilketaren aurkako" protesta egitera ere deitu dute.

Donostia Antitaurina Orain! plataformatik ere elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute; zezen-plazaren ondoan egingo dute, 17:30etik aurrera.

Donostiako EH Bilduk ere protestan parte hartuko duela adierazi du, eta "euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea defendatzera" ere animatu ditu herritarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako jaiak Donostia bideoak Juan Carlos Ia berriak Eneko Goia argazkiak Donostia 2016 berriak