Gizartea -

Donostia

Aukera zabala Donostiako Aste Nagusiko Sagueseko kontzertuetan

Rosario, Carlos Jean, Macaco, Kalakan, Berri Txarrak, Urtz, Hesian, Bad Manners eta Remenber Queen World Tour 2 arituko dira Sagueseko agertokian.

Hesian taldeko kideak kontzertu bat eman ostean
Hesian taldeko kideak kontzertu bat eman ostean
Hesian taldeko kideak kontzertu bat eman ostean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak dagoeneko jakinarazi ditu zer kontzertu egongo diren Gipuzkoako hiriburuko udako jaietan.

Horrela bada, abuztuaren 8an Kalakan eta Oreka TX taldeek izango dute Sagueseko kontzertu-sortari hasiera emateko ardura.

Hurrengo egunean, hilaren 9an, Rosario Floresen flamenkoaren eta poparen txanda helduko da. Ez da Rosarioren lehen aldia izango, 2008an ere aritu baitzen. Abuztuaren 10ean, Carlos Jean ekoizle, musika-jartzaile eta abeslariak hartuko du testigua.

Euskal rocka jorratzen duen Urtz talde zailduak Hesian bandaren pop-, punk-, eta rock-doinuekin bat egingo du asteartean. Asteazkenean, Bad Manners britainiarrei egokituko zaie Sagueseko agertokia musikaz betetzea. Ez dira bakarrik egongo, Skakeitan donostiarrak izango baitituzte bidelagun.

Macacok ere Saguesen berriz jarduteko aukera izango du. Horrenbestez, abuztuaren 13an izango da bere hitzordua, eta Historias Tattoadas bere azken laneko abestiak plazaratzeko parada profitatuko du. Lekunberrin sortutako Berri Txarrak taldea 20. urteurrena ari da ospatzen aurten, eta Donostian kandelei putz egingo die beste behin ere, ostiralean, hain zuzen ere. Bukatzeko, abuztuaren 20an, larunbatean, Remember Queen World Tour 2 gorazarre taldeak jarriko ditu dantzan Saguesera bertaratuko direnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuen bideoak Donostiako Aste Nagusia egitaraua Donostia Berri Txarrak